XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hondarrez betetako untzi batean sartu eta itsasoratu egin zuten. Prezio onean saldu zuen merkantzia guztia eta lortutako diruarekin hildako baten zorrak ordaindu zituen.

Bigarren ofizialak istorioa entzun zuenean, bere bizia arriskuan zegoela ikusirik, erregeari giltza eskatu zion kanpora irteteko.

Baina ezin zionez eman, bertan geratu behar izan zuen.

Bitartean, Joan Dekosek istorioa kontatzen jarraitu zuen.

-Beste batean, aitak burdinez bete zuen untzia, semeak saldu egin zuen eta diruarekin zazpi kristau erosi zituen eta... erregearen alaba atzamarrez seinalatuz ...hor dago zortzigarrena.

Erregeak, jada ezagutzen zuen istorioaren bukaera bere alabak kontatu ziolako.

Eta zer egin zuten orduan? Bigarren ofizialak egindako maltzurkeriez ohartzean, merkatuaren erdian egurrez betetako gurdi bat ipini, sufrez estali eta erre egin zuten hantxe bertan.

Joan Dekos eta Maria Luisa ezkondu egin ziren eta oso pozik bizi izan ziren.

Seme bat izan zuten baina urtebetera aingerua bere erdiaren bila agertu zen.

Joan Dekos oso triste jarri zen baina hitza eman zuenez, prest zegoen haurra erdibitzeko.

Orduan, aingeruak, besotik helduta honela honela esan zion: -Emandako hitza betetzen badakizula erakutsi didazunez, semea osorik eta zuentzat uzten dizuet.

Eta ondo bizi izan zirenez, halaxe hil ziren.